Boza!

Proiektua

Historias detrás de la valla”/”Hesiaren atzeko istorioak” proposamen bat da nazioarteko lankidetzaren mundua eta artearen mundua bezalako bi mundu konektatzen dituena. Eta hori lekukotasun migratzailetan oinarritutako istorioak kontatzen dituzten antzerki saioen sorrera eta ekoizpena direla medio. Helburua, herrialde europarretarantz eginiko giza lekualdatzeen egungo egoeraren aurrean begirada berriak eskaintzea baino ez da. Beraz, gaurkotasun handiko proiektu bat da.

Proiektuak hautazko eremutarako lau antzerki saio labur hala nola ohiko aretotarako eta Euskadiko zein Nafarroako antzerki zirkuitutan banatu ahal izango den formatu handiko antzerki eta musika ikuskizun bat hartzen ditu barne.

Las Historias Detrás de la Valla/Hesiaren Atzeko Istorioak proiektuak, gainera, agertokiez haratago doan kultura erreferente bat izan nahi du, epel utziko ez gaituen errealitate honen inguruan interakzioa, eztabaida edo segimendua egiteko bidea emango digun narratiba transmedia batekin.

Pieza Laburrak

(Egin klik karatuletako batean obraren inguruko informazioa hedatzeko)

Azkenean Boza estreinatu dugu!
eta ezin duzu galdu.

Non ikusi obrak?

“Historias detrás de la valla”/”Hesiaren atzeko istorioak” proiektuaren pieza laburrak gaur egun ez dira toki finko batean irudikatzen baina eszenaratu daitezen kontratatu ahal dira, zehazki horietako bat, batzuk edo guztiak.

Ospakizun bat antolatzeko interesatuta bazaude eta bertan pieza hauetako bat gozatu ahal izatea nahi baduzu, ez pentsatu gehiago eta kontaktatu gurekin.

“¡Boza!”ren estreinaldi izan zen:

Campos Eliseos Antzokian (Kupula Aretoa).

2019.06.14ko 20:300etan

Pasagunea

Sinopsis:

Afrikar bikote bat irina daroan kontainer batean izkutatzen da europear muga zeharkatu nahiean.

Aktoreak: Sandra Tejero eta Cruz Noguera.
Zuzendaritza: Cruz Noguera.
Luzapena: 15 minutu.
Beharrezko lekua: 2 metro zabalera eta 1.50 sakonera gutxienez.
Beharrezkoak: MP3 Soinu erreproduzitzailea eta anplifikadorea.

Nire etxea maleta batean

Imagen de la obra "Mi casa es una maleta"

Sinopsia:

Herrialde berdineko bi pertsona beste hirugarren herrialde batean egiten dute topo.

Aktoreak: Grace Doniz eta Iker Legarda.
Zuzendaritza: Cruz Noguera.
Luzapena: 15 minutu.
Beharrezko lekua: 2 metro zabalera eta 1,50 sakonera gutxienez.
Beharrezkoak: MP3 Soinu erreproduzitzailea eta anplifikadorea.

Passport

Imagen de la obra "Passport"

Sinopsia:

Eugenio muga batean abandonaturik dago, ahaztutako edozein geltokitan. Bere bizitza bere hizkuntza ezagutzen ez duten eta esfortzurik egiten ez duten bi militarren esku dago. gauzak horrela terrorista , etorkin ilegala edo lapurtzat hartzen dute. Bitartean militarren larderia eta bere erbesteratze prozezua jasan behar ditu.

Aktoreak: Iker Legarda, Aratz Zarandona eta Cruz Noguera.
Zuzendaritza: Cruz Noguera.
Luzapena: 30 minuto.
Beharrezko lekua: 3 metro zabalera eta 1,50 sakonera gutxienez.
Beharrezkoak: MP3 Soinu erreproduzitzailea eta anplifikadorea.

Nongoa zara zu?

Sinopsia:

Atso bat eta bere zaintzailearen arteko harremana. Antzezlanaren zehar atsoak migranteekiko dituen erreparoak ikusi ditzakegu baina pixkanaka pixkanaka zaintzailea ezagutzearekin batera, honen herrialdea baino beste gauza asko ikusten du.

Aktoreak: Iker Legarda y Nerea Larrazabal.
Zuzendaritza: Cruz Noguera.
Luzapena: 30 minutu.
Beharrezko lekua: 3 metro zabalera eta 1,50 sakonera gutxienez.
Beharrezkoak: MP3 Soinu erreproduzitzailea eta anplifikadorea.