Sinopsia

Boza, ibilbidean bere emaztea eta bere semea galdu dituen Kibo griot gaztearen zeharkaldia kontatzera dator. Adilah eta Salif, seme-alaba txikiak izateagatik behin baino gehiagotan asiloa lortu ezin izan duen bikote sirio bat. Kamara, beretzat eta bere familiarentzat etorkizun hobearen bila dabilen nerabe bat. Justine eta Agnes, abusu eta indarkeria kate bati aurre egin behar izan dioten eta orain euren bizitzagatik ihesi egiten ari diren bi neska. Gau horretan horiek guztiek BOZA! kantatzea nahi genuke. Izan ere, Saharaz hegoaldeko ugari dira europar lurrera heltzea ospatzeko oihu hori erabiltzen dutenak.

Hau ENEKORA-ren zuzeneko musika ikuskizun bat da, NEREA TORRIJOS-ren jantziekin,ARYMUX dantza konpainiaren koreografiarekin. Eszenografia BAT arkitektura estudioari dagokio, argiztapen diseinua berriz ALAINE ARZOZENI eta sei aktore daude eszenatokian.

Akordio

Thierno Ibrahima Diédhiou
Thierno Ibrahima Diédhiou
Kepa Alesso
Kepa Alesso
Sandra Tejero Ruiz
Sandra Tejero Ruiz
Nerea Larrazabal
Nerea Larrazabal
Iker Legarda
Iker Legarda
Nagore Cenizo Arroyo
Nagore Cenizo Arroyo

Musika

Enekora Eneko Larrañaga eta Kora arpa elkartzean sortzen da. Zestoako taldea tradiziotik arlo garaikidera doa, Afrikatik munduko toki ezberdinetara. Euskaraz, gazteleraz eta hizkuntza afrikarren batean abesten dute, munduko kultura aniztasunaren isla izanik. Bere ohiko ikus-entzunezko ikuskizunean melodia gozoak, erritmo biziak, dantza, proiekzioak, etab. aurki ditzakegu… et nola ez, Kora. Arpa afrikar hau abiapuntua da Enekora proposatzera datorkigun bidaian.

Hori dela eta, musika talde honen hautaketa begi bistakoa gertatzen da dibertsitatearekin eta munduko toki ezberdinetako estiloen nahasketarekin duen harreman hertsiagatik.

Eszenatokiaren gainean bateria, perkusioak, baxua, Kora, ahotsak, saxo sopranoa, dantza eta ikusmen proiekzioak aurkitzen ditugu.
Eneko Larrañaga: kora, ahotsa
Idoia Larrañaga: koruak, perkusioa, dantza
Ibon Irijoa: saxo sopranoa
Andres Insua: baxua
Nerea Quincoces: perkusioak
Carlos Sagi: bateria

Azkenean Boza estreinatu dugu!
eta ezin duzu galdu.

Non ikusi Oharra?

“¡Boza!”ren estreinaldi izan zen:

Campos Eliseos Antzokian (Kupula Aretoa).

2019.06.14ko 20:300etan