Sandra Tejero Ruiz

Sandra Tejero Ruiz, aktoresa eta abeslaria

Euskadin jaio zen; 12 urterekin lehen aldiz joaten da antzerki eskola batera eta ordutik etengabe prestatzen eta eszenatokietara igotzen aritu da.

22 urterekin bira bat egin zuen Europan zehar Ivan Ivanovich Verkhovykhek (Moskuko Fomenko Antzokiko zuzendaria) zuzendutako Federico García Lorcaren “Así que pasen cinco años” obrarekin. Bi urte geroago, Bilboko “Anima Eskola” antzerki eta telebista eskolako aktoresaren diploma eskuratzen du.

26 urterekin aktorea onenaren saria jaso zuen Vilniuseko (Lituania) XVI. Nazioarteko Antzerki Foroan “Pabellón nº 6” eta A. Chéjov.-en beste kontakizun batzuetan inspiratutako “Pabellón del olvido” obrarekin.

2008tik 2017ra arte klaseak eman ditu Anima Eskolan mugimendu eszenikoa, interpretazioa, irakurketa dramatizatuak eta metodoa arloetako irakasle titular bezala. Orain ikasgeletako irakasle jarduera utzi egin du berriro ikaslea izateko eta aktoresa bezala bere karrerarekin jarraitzeko. Bere prestakuntzari, besteak beste, mimo ikastaroak, jantziak, borroka eszenikoa, dantza barrokoa eta garaikidea, kantu modernoa, bertsoa, ahotsa eta ahoskera, solfeoa eransten zaizkio.

Aktoresa bezala partaide izan da antzerki montaje ugaritan, esaterako “El Paso”, “Mi casa es esta maleta”, “Hansel y Gretel y el Conjuro de la Bruja” , “Carmen y Antonio”, “Relatos de A. Chéjov”, “La barca sin pescador” , “Para qué recordar… “ “Jesucristo SuperStar” “Grease”.

PABELLÓN 6” taldeko 3. KONP. GAZTEAN partaide izan da Getari Etxegarairen eskutik zuzendutako “Mi Último Baile” obran eta zineman, ”Pagafantas”, “El Reencuentro” , “Al Romper el día”, “Mucha Mierda” filmetan.

Zuzendari bezala azken 10 urtetan 40 montaje baino gehiago egin ditu; horien artean daude “El diaro de Ana Frank” (saria zuzendaritza eta eszenatoki onenari 2015ean), “Yerma”, “Historia de una escalera”,”El público y teatro breve F.G.Lorca”, “Diario de un adolescente” ,“Grease” ,“Alicia en el País de las Maravillas” “Recital poético para Lorca” “La Zapatera Prodigiosa” “Recital Vicente Aleixandre”, “Poesía Ernestina de Champourcín”…

Bere fazeta musikalean, bere lehenengo diskoa berehala merkaturatzera doan Black Valerie taldeko kantaria da.