Nerea Larrazabal

Aktoresa, antzerki irakaslea eta zuzendaria.

Diplomaduna Arte Dramatikoaren Stanislavski- M.Chéjov- Grotowsky- Vajtangov metodologian…Bilboko Arte Eszenikoen Anima Eskolan.

Moskuko Ivan Verkhovykh Aktore eta “Théâtre-Atelier Piotr- Fomenko”ko Zuzendariarekin lanean aritu F. García Lorcaren “Así que pasen cinco años” obran, “haurra, maniki, maskara eta jokalari” paperetan. Munduko eszenatoki ezberdinetan antzeztu izan du obra horrekin “Oleg Yankovsky aktorearen omenezko Antzerki Jaialdia” (Saratov, Errusia), TACT- Antzerki Gaztearen Nazioarteko Jaialdia (Trieste, Italia); “Your Chance” (Mosku, Errusia) bezalako nazioarteko jaialdietan.

Bestalde, eszenatoki euskaldun eta nazional ugaritan antzeztu du “Virginia Woolf” bezalako obretan, paper protagonistarekin, “Tres Hermanas” lanean oinarritutako “Para qué recordar” obran eta Marina Shimanskayaren eskutik zuzendutako Antón Chéjoven kontakizunetako “Irina” protagonistaren paperan. Halaber azpimarragarria da Bilboko BBK aretoan David Valdelvira zuzendariaren eskutik zuzendutako “Hanzel y Gretel” obrako bere “sorginaren“ papera,. Bestalde, mikro antzerki ezberdinetan partaide izan da ( ondorengo eremuetan: Tabakalera, La farandula eta antzoki eta kultura-etxe ezberdinak), David Valdelvira eta Cruz Noguera zuzendarien eskutik.

Ikus-entzunezkoan arloan, proiektu ezberdinetan aritu da lanean; horien artean nabarmentzekoak dira “La luz del Alba” obrako bere protagonistaren papera, Ana Hevia eta Goizeder Saez de la Fuente zuzendarien eskutik eta emozioen dokumentala, Errusia eta Espainiako ko-ekoizpen bat, Olga Arlauskasen eskutik zuzendua.

Zuzendaritza proiektuen arloan, nabarmentzekoak dira Fernando Arrabalen “pic-nic”, “Principito” obraren egokitzapena den “Ne nous sommes pas petites” eta bestelako urteko obra ugari, ikastetxe ezberdinetarako, basauri ikastetxe Kooperatiba, Etxegarai, Eguzkibegi Ikastola eta Kareaga Ikastetxea eta Mungiako kanpaleku artistikoetarako, eta azkenik, Anima Eskola antzerki eskolarako eginikoak.

Gaur egun “La sombra” antzerki konpainiako eta Euri Artean konpainiako partaidea da Aktoresa eta Ipuin Kontalari bezala. Bere aktoresa prestakuntzari ikastaro osagarriak eransten zaizkio bestelako artetan: Antzerki dramagintza (Juan Mayorga) Mimo (Carlos Martinez), Clown (Pablo Ibarluzea), Zinema ( Alicia Borrachero eta Ben Temple) Biomekanika (Miren Gaztañaga) Dantza, hipika …